ERAIKUNTZAREN BIOLOGIA. SARRERA

Garbiñe Pedroso | Inhar Agirrezabal

Azken hamarkadetan, eraikuntza asko urrundu da jatorrizko bidetik; alboan utzi ditu bai hura kokatzen den ingurune naturala bai eta haren aterpean babestea helburu duen pertsona ere.

Hala, eraikuntza, gaur egun, ingurunean eragin makurrenetakoa duen jarduera da, energia-kontsumo altua eta lehengai berriztaezinak neurriz kanpo xahutuz. Horretaz gain, inguruneak eragindako eritasun ugari agertzen ari zaizkigu; haietako asko eraikinaren ezaugarrien ondorioz haren barreneko giroaren faktore batzuek eraginda.

Horren aurrean, eraikuntzaren biologiak, ekologia- eta osasun-irizpideak eraikuntza-jardueraren erdigunean kokatuz, erantzun integral bat proposatzen du. Liburuak, zabaltzen ari den bide berri horrek eskaintzen dituen oinarriez gain, zientzia batek jasotzen duen teknikaren zehaztasuna eta garapena ere erakusten du. Bertan dena jaso ez den arren, norabide horretan lanean jarrai dezagun hauspotu nahi duen liburu irekia duzue.

liburua irakurri

BASERRIAREN ERAIKUNTZA. TEKNIKA TRADIZIONALEI BEGIRADA

LIBURUA EUSKARA MINTZAGAI BILDUMAN

Garbiñe Pedroso | Inhar Agirrezabal

Egileek liburuxkan baserri-giroko etxegintzaren azterketa burutu dute. Baserriak jasotzeko erabili izan diren teknika tradizionalei begira moldatutako azterlana taxutu dute. Baserriaren beraren eraikuntza izan da aztergai, ikuspegi tekniko eta etnografikotik. Azkenik, edukiaren ulermena errazte aldera, bukaeran glosarioa eskaintzen da.

liburua irakurri